XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Icaragarrizco eguia cristau vatentzat, baña guertatu zana eta guertatu ditequeana berriz ere, deabruaren burutacio gaiztoai Jaungoicoaren bildur santuaz zucendu gabe, lecu ematen bazaye.

Supitu artan uste izan cezaquen Teodosioc, guztia eguiñic cegoela emazte desleyalan venganza ura eguiñarequin.

Bañan nola pecatuac berequin duan beti barrungo quezca eta ancia, irten zan guztiz zorabiaturic, nun cegoen, nora cijoan eta cer eguiten zuan etzequienac becela; eta orra nun topatcen duan Elizatarian emaztea, bere erregu aldia Jaungoicoari eguindacoan echera dijoala.

Cein desverdina izango zan alcar topatcea au bata besterentzat!.

Cer poza artuco zuan emazteak, aimbeste demboran campoan izan da, bere senarra icustean!.

Cer naigabea izango zan Teodosiorentzat, an bertan icustean debruaren engañioa eta ustez oyan ilda utci zuan emaztea aurrean jarten!

Bañan icusten bazuan ere biciric bere emaztea, laister jaquin zuan oatzean ill zituanac cirala bere Aita eta Ama, ceinzuc eramaten cituan emazteac, Erraiñ onac becela, bere echera, senarra campora juan zanean, beren zarzaroa obetogo igarotzera ta socorritcen cituala beren ordu guztietan, emanic azquenic bere guela eta oatcea vicitecen arteraco.

Emen berritu zan Teodosioren miña ta atsecabea, bere beguiac icustean Deabruaren engañioa, emaztearen culparic eza, eta (...).